XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Erbinudea da haragi jaleetan ttikiena.

Isats eta guzti ez du 25 zm. baino gehiago neurtzen.

Egunez agertzen da noiz behinka, baina gaua, iluntasuna maite du gehienik eta gautiarrak dira bere ohiturak.

Lurpean edo harritartean egiten du bere gordelekua.

Gure Herriak betidanik izan dio erbinudeari halako begirune eta beldur berezi bat.

Beldur honek bultzata eta kalterik egin ez diezaion, izen politak jarri dizkio erbinudeari (andereder, etab.).

Erbinudea baino handiagoak, baina antz handikoak, lepatxuria, lepahoria eta ipurtatxa dira.

Lepahoria, orain dela 10-15 urte bizi zen Gipuzkoan eta Bizkaian.

Egun, Euskal Herriko lepahoriak, Zaraitzu eta Erronkariko oihanetan bakarrik bizi dira.

Igaraba da hauen antzeko beste pizti bat.

Hibai inguruetan bizi delako edo ur-txakurra ere deitu izan zaio zenbait tokitan.

Euskal Herriko hibai eta erreka gehienak zikinduta, erreta eta hondatuta daudenez, igaraba gutti ikusten da.

Azkonarra ere talde honetakoa dugu.

Hau, azeriaren antzera sasiz jositako menditan bizi da.

Lepahoria. Egun Zaraitzun eta Erronkariko oihanetan bizi da.

Lepatxuria. Handiago izan arren, erbinudearen antz handia du.